GERNIKAKO ARBOLA. Amaia Iribarrek irakurria

GERNIKAKO ARBOLA. J.M. Iparragirre


Gernikako arbola
Da bedeinkatuba,
Euskaldunen artean
Guztiz maitatuba.
Eman da zabaltzazu
Munduban frutuba;
Adoratzen zaitugu
Arbola santuba.
 
Mila urte inguru da
Esaten dutela,
Jainkoak jarrizubela
Gernikako arbola.
Zaude bada, zutikan
Orain da denbora,
Eroritzen bazera
Arras galdu gera.
 
Etzera eroriko,
Arbola maitea,
Baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntia.
Laurok artuko degu
Zurekin partia,
Pakian bizi dediñ
Euskaldun jentia.
 
Betiko bizi dediñ
Jaunari eskatzeko
Jarri gaitezen danok
Laister belauniko.
Eta biotzetikan
Ezkatu ezkero,
Arbola biziko da
Oraiñ eta gero.
 
Arbola botatzia
Dutela pentzatu
Euskal-erri guziyan
Denak badakigu.
Ea bada jendia,
Denbora orain degu
Erori gabetanik
Iruki biagu.
 
Betiko egongo zera
Uda berrikoa
Lore aintziñetako
Mantza gabekua.
Errukizaitez bada
Biotz gurekua,
Denbora galdu gabe
Emanik frutuba.
 
Arbolak erantzun du
Kontuz bizitzeko
Eta biotzetikan
Jaunari eskatzeko.
Gerrarik nai ez degu
Pakea betiko
Gure lege zuzenak
Emen maitatzeko.
 
Erregutu diogun
Jaungoiko Jaunari
Pakea emateko
Oraiñ eta beti.
Bai eta indarrare
Zedorren lurrari,
Eta bendiziyoa
Euskal-erriari.
 
Orain kanta ditzagun
Lau bat bertso berri
Gure probintziaren
Alabantza garri.
Arabak esaten du
Su garrez beterik
Nere biotzekua
Eutsiko diat nik.
 
Gipuzkoa urrena
Arraz zentiturik
Asi da deadarrez
Ama Gernikari.
Erori etzaitezen
Arrimatu neri
Zure zendogarriya
Emen naukazu ni.
 
Ostoa berdia ta
Zañak ere fresko
Nere seme maiteak
Ez naiz eroriko.
Beartzen banaiz ere
Egon beti pronto
Nigandikan etsayak
Itsulitzareko.
 
Guztiz maitagarria
Eta oestargiña
Begiratu gaitzazu
Zeruko erregiña.
Gerrarik gabetanik
Bizi albagiña
Oraiñdaño izan degu
Guretzako diña.

IPARRAGIRRE atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

TRISTE BIZI NAIZ ETA. Aitor Marchek irakurria.

TRISTE BIZI NAIZ ETA. Bilintx


Triste bizi naiz eta
hilko banintz hobe
badaukat bihotzean
hainbat atsekabe.

Maite bat maitatzen det
baina haren jabe
sekulan izateko
itxaropen gabe.

Nire bihotz gaixoa
penatua dago
ezin egon liteke
hain penatuago.

Pasatzen deturala
aspaldia nago
eguna triste eta
gaua tristeago.

Bihotz baten lekuan
mila banituzke,
zuretzako maitia
izango lirazke.

Baina milan lekuan
bat besterik ez det
har zazu ba maitia
bat hau mila bider

BILINTX atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

MALERIAZ EZ ZORATZEKO. Alvaro Castresanak irakurria

MALERIAZ EZ ZORATZEKO.  Juan Ramon Madariaga
 


 
Haizeak, haizea izateko,
hosto bigunak behar ditu.
Marrubiak, marrubia izateko,
bihotzaren bisaia behar du.
Larreak, udaberriko larrea izateko,
belar berde eta disdiratsua behar du.
Eta neuk, hain sinplea da
neuk behar dudana
maleriaz ez zoratzeko.
 
JUAN RAMON MADARIAGA atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

UDABERRIAREN BEHA. Dani Magalhaesek irakurria

UDABERRIAREN BEHA. Kattalin Bollain.


Hartza badoa ohera

Amets baten bila,
Negua harpean pasatzera
Udaberriaren zain
Azkar pasatu zaio
Udazken ederra
ETA… Hiru hilabete pasako ditu
Hartz gaixoak harpean
“Amets egiten dut
udaberria dela
Bazterrak lorez beteak direla
Atzo eta hereneguneko
Nere alaitasunak
Bihotzak idekitzen dituela”
BAINAN… Iratzarri naizenean
Adio amets zoragarriak
Leihotik begiratu dudalarik
Ohartu naiz nere begiekin
Dena elurrez estalia dela
Orduan amak neri erran
Potta haundiz
Ilabete falta dela
ETA… Berriz sartu naiz ohera
Amets baten bila…

KATTALIN BOLLAIN atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

TXORIÑOA. Maider Galarragak irakurria

TXORIÑOA. Pedro Ortuzar


Txoria abesten asi da?
Eguna argitzen ari da.
Egun guzian abesten,
Baso-zelaiak alaitzen.
Txoria pozez abesten?
Udartean gera arkitzen.
Zelai-baratzak loretan,
Zugatz guztiak ostotan.
Txoria miñez abesten?
Udazkenan gera arkitzen.
Lili politak igartzen,
Ostoak nun-nai erortzen.
Gaur alai, pozaren pozez,
bigar samiñez, naigabez.
Udaztea, eta udazken,
Txoria beti abesten.
PEDRO ORTUZAR atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

ELKARREN BEHARREZ. Lucía Fernándezek irakurria

ELKARREN BEHARREZ. Josune Baraiazarra


Arrain ederra zer da
ez badu itxasorik?
lore-margo politak
ez bada argirik?
lurra ez litzake lur
urik izan ezik;
txoria zer litzake
ez balu egorik?
eta jaio-berria
ez badu amarik?
eta maitemindua
ez badu maiterik?
Erritarrik ez bada
ez dago erririk,
Jaungoikorik ez bada
ez dago egirik;
gizona nola bizi
munduan bakarrik?
Bakarrik baiño obeto
zegon sortu barik
JOSUNE BARAIAZARRA atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

JAKIN BANEKI. Cristina Carnotak irakurria

JAKIN BANEKI. Mikel Ibarguren


Ez nintzateke zuengana hurbilduko
Baina bakardade honetan
Zer da ene bihotza
Ardagai ezin sikatua baino
Eta hurbilean nahi zaituztet
Bide zaharrok
Hurbilean nahi zaituztet
Eraman nazazuen hemendik
Gauaz beste aldera
Bidea ibiliz egiten dela erraz da esaten
Baina hemen bideak idatziz egiten dira
Hemen ez dago eta libertaterik
Libertatea idatzi egiten da .
MIKEL IBARGUREN atalean publikatua | Iruzkin bat utzi